Bob Dylan, Van Morrison edo Rolling Stonesen mireslea, Graham Parker Britania Handiko 70eko hamarkadako pub-rock zirkuituko izen handietako bat da Graham Parker. Lehen aldiz izango da gaur Euskal Herrian kontzertuan.
Parker rock’n’rollaren oinarrizko muina berreskuratu nahi duen eta baita blues, R&B, soul edo country bezalako estiloen soinu tradizionalaren defendatzaile den taldeko kide da.
Londresen 1950eko azaroaren 18an jaio zen Graham Parker. Gasolindegi batean aritutako soul eta R&B estiloko The Black Rockers edo Deep Cut Three bezalako taldeekin murgildu zen musika munduan. 70. hamarraldiaren erdialdean Dave Robinsonek ‘Rumour’ taldea sortzera animatu zuen eta bertan Brinsley Schwarz eta Martin Belmont gitarristekin, Andrew Boznar baxujolearekin, Steve Goulding bateriarekin eta teklatuaren ardura zuen Bob Andrewsekin batera jo zuen.