2014/09/09 20:00

Kontzertuak

Rock and rollaren mito Leon Russell Bilbon

Rock and rollaren mito Leon Russell Bilbon
BBK aretoa, Abando - Indautxu

Musikaririk osoena eta moldakorrena rock and rollaren historian. Horixe da Leon Russell. Agian, horregatik agortu dira bere kontzertuko sarrerak.

50 urteko karrera entzutetsuan herri-musikaren diskorik onenetako batzuk moldatu, idatzi edota ekoitzi ditu. Leonek pop, rock, blues, country, bluegrass, standars, gospel eta surf erregistroak jo izan ditu.

Bihar, irailak 9, Music Legends zikloaren baitan kontzertua emango du BBK aretoan.

Onenekin ibilia

Saio-musikari, moldatzaile, ekoizle, abeslari, konpositore, pianista, gitarra-jotzaile, orkestra-zuzendari eta birako musikari gisa, besteak beste, Joe Cocker, George Harrison, Eric Clapton, Bob Dylan, Ringo Starr, John Lennon, JJ Cale edo Bruce Hornsbyren kategoriako artistekin lan egin du.

Estudioko hogeita hamar disko baino gehiago, 50 urteko musika-karrera, 72 urte rocka letra handiz egiten, eta hori guztia Music Legends zikloaren beste hitzordu batean laburbilduko da BBK aretoan.