Hiru orduko ur mozketa Mazarredon

uriola.eus 2014ko ira. 10a, 08:45

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, bihar, irailak 11, osteguna, 16:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, ura moztuko dute Mazarredo zumarkalean.

Mazarredo zumarkaleko 8 eta 10 zenbakietan izango da hiru orduko ur-mozketa. Udalak azaldu duenez, kale horretako 8. zenbakiko ur-hartunea konpontzeko kenduko dute ura.