Zientziateka egitasmoaren baitan, EHUn Zoologia katedradun den Jose Ignacio Saiz Salinasek ‘Bizitza bizia dago itsasadarrean - En la ría palpita la vida’ hitzaldi-solasaldia eskainiko du irailaren 24an Alondegian 19:00etan.
Nerbioi-Ibaizabaleko biologiak izan duen berreskuratzea munduko estuario gutxik izan dute. Bizitza gabea izatetik bizitza bizia izatera pasa da eta hori izan da itsasadarraren berezitasun handiena; aldaketa sakona hortaz. Hiritar asko dira itsasadarrera hurbiltzen direnak eta bere baztarretatik hegazti, arrain eta bestelako faunaren aniztasuanaren lekuko direnak, birsorkuntzaren adierazleak. Hitzaldian bertako faunaren garrantzia azpimarratuko du Saiz Salinas irakasleak ekosistemaren kalitate biologikoa bermatzeko neurri gisa.