Igandean, urriaren 5ean, Kafe Antzokian, Euskadi-Cuba elkarteak bere 25. urteurrena ospatuko du. Besteak beste, bideoak, erakusketak, dantza saioa, bertsolariak eta orain dela 16 urte AEBn kondenatu zituzten Bost Kubatarren aldeko diskoaren aurkezpena antolatu dituzte. Baita zuzeneko musika emanaldia ere, Orlis Pineda eta Ismael de la Torre musikari kubatarrek kontzertua eskainiko baitute.
Aurreikusitako ordua 17:45 izango da. Sarrera doakoa da.