Kafe Antzokian, 17:30ean, Josu Waliño PuntuEus egitasmoko zuzendari berriak domeinua nork, zergatik, noiz eta nola eskatu azalduko du.
Bertan egongo dira, besteak beste, EHUko errektore Iñaki Goirizelaia, Compañon Arrieta upategiko arduradun Itxaso Compañon. Bera Bera Eskubaloiaren arduradun eta jokalari ohi Tati Garmendia, Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzuaren arduradun Aines Dufau edota Zumartian Zumaiako merkataritza indarberritzeko plataformako lehendakari Jose Antonio Gartzia. Horiek denek zuzenean egingo dute PuntuEus domeinua egiteko eskaria.
Josu Waliño, PuntuEus: "Euskal Herri osora hedatzea da gure erronka"
Josu Waliño PuntuEus egitasmoko zuzendari barriak gaurtik irailaren 18ra webguneren bat daukaten enpresa, elkarte eta norbanakoek .eus domeinua eskatzeko epea zabaldu dala argitu deusku. Lan-talde barria ilusinoz hasi da beharrean eta euren asmoa domeinua Euskal Herri osora zabaltzea dala adierazi deusku.
PuntuEus Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da.