My stuff (2013, 80 min.) giza esperimentu bati buruzko dokumental komedia bat da, zuzendariak berak ezarri zituen lau arauri jarraituz: urtebetez, protagonistaren eduki material guztiak biltegi batean egongo dira, egunean bakarra berreskuratu ahal izango da, eta ezer berririk erostea debekatuta egongo da. Oso arau sinpleak dira, dokumentalaren zuzendariak ezarritakoak, etxean eduki arren, kolapso psikologikoaren eta ekonomikoaren atarian egonda inolako zoriontasunik ematen ez zioten gauza guztiez jabetzeko.
Dena galtzen ez badugu, inolako garrantziarik eman barik egunero erabiltzen ditugun gauza guztiei buruzko balioaz gogoeta egitera gonbidatzen duen proposamena da. My stuff, egunero euren gauza, eduki, guztiak galtzen dituzten pertsona askoren egoera irudikatzen duen dokumentala da; gauetik goizera, banketxea zuten guztiaz geratzen zela ikusi duten hipoteken kaltetuak, edo gatazkan dauden herrialdeetan bizi diren eta euren etxeak eta, aldi berean, bertan zeuden gauza guztiak, zelan desegiten ziren ikusi duten pertsonak.
My stuff ez da salaketa dokumentala, gogoeta dokumentala baizik, urtebete iraungo duen esperimentua baino ez dela jakiteak ematen duen erosotasunetik. Hala ere, Petri Luukkainenen proposamenak filma egiteko lana gainditzen du, bertan gizarte konpromiso dosi handia hautematen baita. Hori dela eta, dokumentalak, giza balioei lotutako zoriontasunaren aurrean gauza materialek duten balioari buruzko galdera egiten dio ikus-entzuleari.
Saioa Multicine aretoan izango da (Jose Maria Escuza, 13), 20:00etan. Sarreraren prezioa 3,70 eurokoa da.
Hileko Dokumentala
ZINEBI Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Jaialdiak jarraipena emango dio urte osoko programazioari Hiko Dokumentala deritzon zikloaren bidez. Ekimen horren bitartez, generoaren zaletuek, nazioarteko beste jaialdi batzuetan sariak lortu dituzten edo aukeratuak izan diren arren, merkataritza zirkuituan ia banaketarik lortu ez duten lanez gozatzeko aukera izaten dute. Horrela, Parallel40 banaketa-etxearen eskutik, Multizineek (Jose Maria Escuza, 13), zientziari, ekonomiari edo gizarteari buruzko erabateko gaurkotasuna duten gaiak lantzen dituzten dokumentalak estreinatzen dituzte.