Hirugarren urtez, Donostiako Zinemaldiak oraindik Espainian ikusi gabeko eta Zinemaldiaren 62. edizioan lehen aldiz proiektatutako filmeen selekzioa aurkeztuko du Alhondegian. Zinemaldiko hainbat sailetako zortzi pelikula eskainiko dira irailaren 29tik urriaren 5era arte.
Sail Ofizialetik Pablo Maloren Lasa y Zabala, Christian Petzolderen Phoenix eta François Ozoneren Une Nouvelle Amie filmeak egongo dira ikusgai. Lehenengoa drama sakon bat da. Pablo Malo zuzendariak Lasa eta Zabalaren kasua eta haien hiltzaileak zigortzeko eginiko epaiketa berreraikitzen ditu. Bigarrenak, Christian Petzolderen filmeak, nazien garaiko Alemanian izandako traizio baten berri ematen du. Azkenik, François Ozonek, Urrezko Maskorraren irabazleak, egindako azken filmea aurkeztuko da. Istorio eztabaidagarri honetan, neska gazte batek bere lagunik hoberenaren senarrak duen sekretua onartu beharko du.
Zuzendari Berrien sailetik hiru film egongo dira ikusgai. Roberto Castóneren Los tontos y los estupidos bigarren filmean lagun-talde bati pozten ez zaion bizitzari nola irtenbidea eman nahi dioten kontzen du. Simon Jaquemetek, Chrieg filmean, zentzategi batean sartzen diren gazte gatazkatsuen berri ematen du. Bertan hiru gazte bortitzek kontrola daramate. Albert Shineren In her place film korear-kanadarra da eta amatasuna eta sabelordekoak ditu aztergai.
Horizontes Latinos sailari dagokionez, Matías Lucchesiren Ciencias naturales filma proiektatuko da. Argentinan ekoiztutako filme honek nazioarteko jaialdietatik ibilbide luzea darama eta nerabe baten identitate bilaketa du hizpide.
Azkenik, Perlak sailean, Zeresnay Berhane Meharik zuzendutako eta Angelina Joliek ekoiztutako Difret filma egongo da ikusgai. Filme honek Afrikako emakumeen eskubideak kontuan ditu eta arrakasta handia izaten ari da mundu osoko jaialdietan.
Zinemaldiaren programazioa AlhondigaBilbaon
- 2014/09/29 20:00etan Auditorium: Pablo Maloren Lasa y Zabala. Zuzendaria aretoan egongo da eta José Luis Rebordinosek aurkeztuko du filmea.
- 2014/09/30 20:00etan Auditorium: Christian Petzolderen Phoenix.
- 2014/10/01 20:00etan Golem Zinemak: Matías Lucchesiren Ciencias naturales.
- 2014/10/01 20:00etan Auditorium: Roberto Castóneren Los tontos y los estupidos. Zuzendariak aretoan egongo da Fernando Díaz produktorearekin eta Oihane P. Etxebarria aktorearekin.
- 2014/10/03 20:00etan Auditorium: François Ozoneren Une nouvelle amie.
- 2014/10/04 20:00etan Golem Zinemak: Albert Shineren In her place.
- 2014/10/05 18:00etan Golem Zinemak: Zeresnay Berhane Mehariren Difret.
- 2014/10/05 20:00etan Golem Zinemak: Simon Jaquementeren Chrieg.