Gaur eguerdiko 12:00etan Forges umoristak Metroz metro, matxismoari vade retro erakusketa aurkeztuko du gaur Metro Bilbaoko Abando Renfe sarbidean. Arratsaldean ere Forges izango dugu Bilboko Barrearen protagonista BBK Aretoan. Marrazkilariaren omenez eta marrazkigintzan egin dituen 50 urteen gomutaz, bere lagun Joan Manuel Serratek jendaurrean elkarrizketatuko du 19:00etan.
Ibilbide esanguratsua
Berrogeita hamar urteko ibilbidean zehar, Forges umoristak gizarte-gaietan erabateko konpromisoa izan du. Haren bineta samur eta garratzek pobrezia, indarkeria eta giza eskubideen urratzea bezalako arazoei buruz pentsarazten digute oraindik ere. Azken mende-erdiko espainiar gizartearen erretratugile leial izanik, matxismoaren salaketa ezin zitekeen haren obratik kanpo geratu. Erakusketa Metroko Moyua-Abando geltokietan ikusgai egongo da irailaren 29tik urriaren 31ra arte.