‘Unamunoren aztarnak’ erakusketa ikusgai egongo da Bilboko Alondegian

uriola.eus 2014ko ira. 30a, 09:20

Euskal Museoa Bilbao

Gaurtik aurrera ikusgai egongo da Ignacio Ipiñaren Miguel de Unamuno bizitzan zeresana izan zuten kale eta paisaien erakusketa piktorikoa, idazlearen lan ezberdinetatik hartutako aipuekin batera.

Miguel de Unamuno filosofo eta kazetariaren jaiotzaren 150.urteurrenaren harira hainbat ekimen antolatu ziren atzo Bizkaiko hiriburuan eta erakusketa Federiko Ezkerra kultur plataformak idazle bilbotarraren 150. urteurrena ospatzeko antolatu duen ekitaldi-programaren barruan kokatuko da.

Erakusketa irailaren 30etik urriaren 26ra publikora zabalik egongo da asteartetik larunbatera 12:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 20:00etara, eta igandetan 12:00etatik 15:00etara. Sarrera doakoa da.

Ibilbide luzea

Ignacio Ipiña (1932-2010) Bilbon jaio zen eta hamasei urterekin hasi zuen bere ibilbide artistikoa, Bay-Salaren eskutik eta Urduñako landetan. Pintzel eta mihiseen bitartez paisaia eraldatzen zuen, bere ikuspuntu pertsonal eta aparta baliatuz. Ez zen argazki-kamerarekin konformatzen, han egon behar zuen, eta erabateko sinbiosia lortzen zuen paisaiarekin. Ignacio Ipiñak erakusketak egin zituen Bilbon, Sestaon, Huescan, Perpinyan eta Parisen. Gero, Caledonia aretoaren bitartez, berriro itzuli zen Bilbora zenbait alditan. Unamunoren lanak berrirakurtzen ari zela, idazlearekin ados jarri zen, haren ideiak mihisean islatzeko eta guregana proiektatzeko. 

 

[29/09/2014] Euskal Museoan eta Bidebarrietan kultur jarduerak egongo dira Unamunoren Egunaren harira