La Bolsa eraikinak gaurtik aurrera eta urriaren 14ra arte hartuko du Diego Hergueta margolariaren Bilbao, komerzio eta beberzio erakusketa. Sarrera doakoa izango da eta 30 margolanek osatuko dute erakusketa. Bertan, Cafe Bilbao, Santa Maria kalea edo Athleticeko Peña bezalako taberna ezagunak jasotzen dira. Erakusketa 15 urteko lana dela aitortu du Herguetak, 1999an hasi baitzen horietako lehenengo koadroak margotzen.