Argizaiola 2014ko argazki sarituak ikusgai

uriola.eus 2014ko urr. 2a, 11:30

Urri osoan Batzar Nagusietako erakusketa aretoan (Hurtado de Amezaga kalea 6) ikusi ahal izango da Argizaiola sariketan parte hartu daben argazkirik ontxuenak. Sariketa hori era horretakoen artean zaharrenetarikoa da Euskadin.

Besteak beste, erakusgai egongo dira argazki irabazlea, Xabier Matarena, eta accesita lortu daben bienak (Oskar Gaskon eta Asier Garagarza), baita sariketan parte hartu daben beste argazki aukeratu batzuk be. Argazkiak bihar bertan hasita ikusi leitekez, baina inaugurazino ofiziala urriaren 8an izango da, 19:30etan hasita; irabazleak hantxe izango dira eta hitzaldi-barriketaldian parte hartuko dabe.
 
Bizkaiko Batzar Nagusien laguntza dauen erakusketa hau Euskal Herriko Argazkilaritza Elkarteen Federazioa deritxanak suspertzen dauen Bilboargazki ekimenaren barruan sartzen da (aurtengoa VIII. edizinoa da) eta Bilboko Udalak eta BBK Fundazioak babesturik dago.
 
Batzar Nagusietako erakusketa honezaz ganera, Bilboko beste leku batzuetan beste zazpi erakusketa izango dira, euskal argazkilari entzutetsuen eskutik, esaterako Xanti Rodriguez, Asier Castro edo Cesar Azkarate; Wang Yao artista txinatar ospetsuaren lanak be ikusgai izango dira.
 
Egitaraua urriaren azkenera arte luzatuko da  eta horren osagarri izango dira prestigioko profesionalek emoniko hitzaldiak eta tailerrak, eta urriaren 5ean argazki-rallya izango da, 8-14 urte bitarteko eskola-umeei zuzendurikoa.