Badator Indautxuko X. Gazte Eguna

uriola.eus 2014ko urr. 17a, 09:30

Larunbatean, urriak 18, Indautxuko X. Gazte Eguna ospatuko dute. Hitzorduaz baliatuta, "auzoan ez dagolea gazteentzako lekurik" salatu nahi dute, eta Gazte Eguna, Indautxuko "dozenaka koadrilak elkar ezagutzeko modurik onena" izan daitekelakoan daude.

Beste urte batez, Indautxuko gazteek Gazte Eguna antolatu dute; aurten urriaren 18an, larunbata. Egitarau zabala egongo dela azaldu diote Uriolari, besteak beste, musika, poteoa, ginkana edota bazkaria.

X. Gazte Egunaren bidez, berriro ere, "gazteentzat auzoan ez dagolea lekurik" salatuko dute. Ondorioz, koadrilei parte hartzeko deia luzatu diete, data hau "elkar ezagutzeko modurik onena" izan daitekeelako.

Egitaraua

- 10:00. Gosaria Indautxuko plazan.

- 11:00. Jinkana Indautxuko plazatik.

- 13:30. Kaixukada Kirrulitik (Kaixo konpartsaren batukada)

- 15:00. Bazkaria Indautxuko pergolan.

- 17:00. Marx Attack ikuskizuna, Kalerki antzerki taldearen eskutik pergolan.

- 18:30. Trikipoteoa pergolatik abiatuta.

- 20:00. Neke Politikoa eta Lubakietan taldeen kontzertua La Casillan.

Bideo gehiago