Urriaren 12an, 11:30ean, Independentista sareak Bilboko Plaza Zirkularretik Plaza Eliptikoraino dagoen tartean mobilizazioa antolatu du. Plataformak esan duenez, ez da ohiko manifestazioa izango, mobilizazio dinamikoa eta parte hartzailea egingo du, "Espazio bat okupatu eta aldarrikapenak bertan landuko ditugu guztion artean". Alor, sektore, kolektibo eta mugimendu desberdinen arteko borrokoka eta lanari esker, "euskal Estatua etengabe sortzen eta eraikitzen eta euskal Errepublika aldarrikatzeko bidea" egiten ari direla adieraziko dute.
Adierazi dutenez, independentzia ez da zerbait abstraktua edo hutsa eta "euskal herritarron nahi eta beharrei lotuta dago" zuzen-zuzenean eta independentzia bera da "etorkizuneko alternatiba bakarra". Ekimenean parte hartzen den orori zapi, kamiseta eta soineko berdez jantzita joateko eta ikurriña eta bandera independentistak eramateko eskatu dute.