Urrian zehar, Abando–Barrainkuako Udaltegiak, oso estilo ezberdinetako lau emanaldi jasoko ditu, Ekialde Ertaineko musika herrikoitik hasi eta folk eta pop-rockeraino. Kontzertuak –sarrera librea izango dute leku guztiak bete arte– urriko ostiral guztietarako daude programatuta (urriaren 10ean, 17an, 24an eta 31n), arratsaldeko 19:30etatik aurrera.
Ekimenaren xedea, hiritarrei hainbat herrialdetako musika joerak erakustea da, bertako taldeen edo gure hirian bizi diren kanpoko musikarien eskutik, formatu txikiko kontzertuen bitartez.
Programa ostiral honetan, urriaren 10ean, zabalduko da, Michel Gascoren (lauta) eta Aritz Mugartegiren (perkusioa) emanaldiarekin. Melodías de Oriente kontzertuak musikan oinarritutako bidaia aurkezten du, Damaskotik Kairoraino, Ekialde Ertaineko kultur, musika eta erritmo aberastasuna erakusteko. Errepertorioan melodia arabiarrak, otomanoak eta pertsiarrak daude, laute arabiarra, buzuk siriarra eta rugab afganiarra bezalako musika-tresnekin interpretatuta.
Urriaren 17an Garikoitz Mendizabalen (txistua) eta Aitor Furundarenaren (akordeoia) txanda izango da. Arnasak lana musika proposamen garaikidea da, baina herrian inspiratuta. Tangoari eta musika eskoziarrari egiten zaizkien keinuek lekutxo bat hartzen dute dantzen, joten eta fandangoen artean.
Hirugarren kontzertua, urriaren 24koa, gitarrari eskainita egongo da, Juan Carlos Ferreñok, Raul Sainz de Rozasek eta Salva Salazarrek osatutako hirukotearekin. Oso hiru estilo desberdinetatik, klasikotik, folketik eta jazzetik, datozen gitarra jotzaileak dira, eta euren teknika erakutsiz fusionatzen dira Pasos ikuskizunean.
Zikloa urriaren 31n itxiko da, Bilillo y los Sullos taldearen El sur de Armenia kontzertuarekin. Talde horrek formatu akustikoan eskainiko du bere lan berria. Lan horretan, power–pop erasokorrenetik, baladetara eta Bilillok, taldearen buruak, konposatutako karga poetiko handiko abestietaraino doazen abestiak jasotzen dira.
POLTSIKO MUSIKA - PROGRAMA
URRIAK 10. 19:30ean
Melodías de Oriente
Michel Gasco (Lautea)
Aritz Mugartegi (perkusioa)
Lekua: Barrainkuako Udaltegia (Barrainkua kalea 5)
URRIAK 17. 19:30ean
Arnasak
Garikoitz Mendizabal (txistua)
Aitor Furundarena (akordeoia)
Lekua: Barrainkuako Udaltegia (Barrainkua kalea 5)
URRIAK 24. 19:30ean
Pasos (gitarra hirukotea)
Juan Carlos Ferreño, Raul Sainz de Rozas eta Salva Salazar
Lekua: Barrainkuako Udaltegia (Barrainkua kalea 5)
URRIAK 31. 19:30ean
El sur de Armenia
Bilillo (ahotsa)
Edu Basterra (gitarra)
Juan Lopez (baxua eta gitarra)
Lekua: Barrainkuako Udaltegia (Barrainkua kalea 5)