Hainbat orduz Kale Nagusia itxi egingo da ibilgailuen zirkulaziorako

uriola.eus 2014ko urr. 10a, 08:10
turismoa.euskadi.net

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, bihar, urriak 11, 12:30etatik 14:00etara eta 20:00etatik 22:00etara, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulazioa itxiko da On Diego Lopez Haroko Kale Nagusian, Plaza Eliptikoa eta Mazarredo zumarkalearen artean.

Kalea, Bilboko Pasarelaren V. edizioagatik itxiko dute baina Plaza Eliptikoa eta Portuko Markesaren kalearen artean dauden garajeetako sarrera-irteerak baimenduko dira.

Bestalde, Bilbobusek ere aldaketak izango ditu ordu horietan. Kale Nagusiko 36 eta 37. zenbakietako geralekua kendu egingo da 01, 10, 26, 56, 62, 72 eta 77 lineentzat.