Pablo Malok zuzendutako filmak amaiera emango dio gaur, ostegunez, areto komertzialetan estreinatu baino egun bat lehenago, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako Zinexit zine-erakusketaren bosgarren edizioari.
Gaur, hain zuzen ere, 31 urte beteko dira Joxean Lasa eta Joxi Zabala gazteak bahitu eta gure historiako azkenaldiko atalik beltzenetako bat hasi zela.
Filma kasuaren sumarioan oinarritu da, euskal gatazkan “norberak dituen erantzukizunei buruz” gogoeta egitera gonbidatzen duen thriller poliziakoa osatzeko.
Filma 19:30ean pantailaratuko da Alondegiko auditorioan. Publikoak areto komertzialetan estreinatu baino egun bat lehenago ikusteko aukera izango du. Sarrera librea izango da aforoa bete arte.