Bere ekuadorrean da Cine Invisible Film Sozialen VI. edizioa

uriola.eus 2014ko urr. 20a, 12:07

Gizartearen errealitate gordinaren isla izatea du helburu jaialdiak eta bizitzako hainbat gai eta esparruei so egiten diete bertan proiektatzen diren ikus-entzunezkoek. Dokumental, laburmetrai, luzemetrai, fikziozkoak eta animaziozkoak osatzen dute egitaraua, munduko hainbat herrialdetan grabatutakoak. Euskal Herritik, De Txillarre a Aiete. Un largo camino en el proceso de paz eta Echevarriatik Etxeberriara dokumentalak aurkeztu dira.

Cine Invisible Film Sozialen VI. edizioak urriaren 18an hasiera eman zion jaialdiari. Errealitate anitz eta urrun bezain poliedrikoari leku egiteko sortua den jaialdiak ibilbidea egin du gaurdaino, eta aurten Bilboko Alondegira egitarau oparoarekin dator. Egunero hiru saio dira, 17:00, 19:30 eta 22:15ean. Saio bakoitzak 3 euro balio ditu eta 2 eta 4 lan bitartean eskaintzen ditu. 

Euskal Herritik, De Txillarre a Aiete. Un largo camino en el proceso de paz eta Echevarriatik Etxeberriara dokumentalak aurkeztu dira. Lehenengoak, bake prozesua nola bizi duten alderdi eta ideologia desberdineko 17 pertsonei egindako elkarrizketa du oinarri. 

Echevarriatik Etxeberriara dokumentalak, Oiartzun herria du eszenatoki, eta ETA Europako azken talde armatuak Euskal Herria bezala ongizatean oinarrituta dagoen herrialde garatuan orain dela gutxi arte nola biziraun izan duen aztertzen du. Euskaraz da gaztelaniazko azpitituluekin.

 

Egitaraua

Urriak 20, astelehena

17:00 Halabja dokumentala (Irak-Espainia), Cuanto ganamos, cuanto perdimos dokumentala (Espainia)

19:30 Cuerdas animaziozko laburmetraia (Espainia), Vivir en la oscuridad dokumentala (Mexiko), The land between dokumentala (Sahara, Maroko, Australia, Espainia) 

22:15 Jambo Amani dokumentala (Congo-Espainia), De Txillarre a Aiete. Un largo camino en el proceso de paz dokumentala (Euskal Herria) 

Urriak 21, asteartea

17:00 Madres bajo la piel dokumentala (Espainia), Mujeres de la mina dokumentala (Bolivia-Argentina)

19:30 Mobiliario urbano fikziozko laburmetraia (Espainia), Modou modou dokumentala (Erresuma Batua-Espainia), RCA retorno a ningún lugar dokumentala (Zentroafrikako Errepublika- Camerun-Espainia), Gotas que agrietan la roca dokumentala (Colombia)

22:15 Migrantes desaparecidos, familias unidas exigiendo justicia dokumentala (Honduras, El Salvador, Guatemala, Mexiko), Echevarriatik Etxeberriara dokumentala (Euskal Herria) euskaraz.

Urriak 22, asteazkena

17:00 Sarirosa dokumentala (India-Espainia), Somos viento dokumentala (Mexiko), Hecho en Villapaz dokumentala (Colombia)

19:30 El valor de la tierra dokumentala (Mexiko), Ainu. Caminos ala memoria dokumentala (Japonia, Suitza, Alemania, Espainia)

22:15 Karuna dokumentala (Vietnam-Espainia), Entre les ondes dokumentala (Congo-Frantzia), Separated dokumentala (Sahara, Palestina, Eslovaquia, Auatria, Espainia)