22 herrialdetako 123 pelikulek dabe aukerea Bizkaiko uriburuak abenduaren 12tik 21era hartuko dauen Bilbao Mendi Film Festivaleko, Mendi Zinemako Nazinoarteko Jaialdiko, 7. edizinoan parte hartzeko. Antolakuntzeak laster hautatuko ditu lehiaketan parte hartuko daben pelikulak, 40 inguru izango dira.
VII. Bilbao Mendi Film Festivalen parte hartzeko aukerea daben pelikulei jagokenez, Frantziak dau ordezkari gehien: 28 film. Estadu espainiarra dago bigarren postuan 23gaz. Horreetatik 10 euskal produkzinoak dira. Erresuma Batuak 18 pelikula aurkeztu ditu, AEBek 10, Austriak zazpi eta Italiak sei. Argentina, Belgika, Kanada, Suitza, Alemania, Polonia, Kolonbia, India, Hegoafrika, Suedia, Brasil, Irlanda, Egipto, Danimarka, Eslovakia eta Australiako lanak be aurkeztu ditue; beraz, bost kontinenteetako ordezkariak dagoz hautagaien artean.
Bilbao Mendi Film Festivaleko sail ofizialean parte hartzeko hautatutako pelikulek -40 eta 50 artean antolakuntzearen balorazinoaren arabera-, aukerea dabe zuzendari onenaren, gidoi onenaren, argazkigintza onenaren, film labur onenaren eta epaimahaiaren sariak bereganatzeko, mendia, eskaladea, abenturea eta kulturea eta naturea azpi-kategorietan.