Hesian taldearen 'Hegalak astinduz' disko berriaren aurkezpena gaur

uriola.eus 2014ko urr. 22a, 11:03

Taldearen seigarren diskoa da eta gaur egingo dute disko berriaren aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian.

Gaur goizeko 12:00etan aurkeztuko du Hesian taldeak Hegalak astinduz disko berria Bilboko Kafe Antzokian. Aurreratu dutenez, abestiek izugarrizko erakargarritasuna dute eta abestien biribiltasunaren sekretua beltza eta zuria ongi nahastuta lortu dute. Disko berriaren Ez etsi abestia aurretu digute.

Taldea

Hesian 2006ko udan sortutako talde sakandarra da. Punk-rock eta hardcore melodikoen nahasketa egiten dute beraien abestietan, ska kutsu bat ere antzematen dela. Gizarte eta politika aldarrikapenak, edota sentimendu ezberdinen adierazpenak dituzte hizpide eta emakume-mutil ahots nahasketa oso erakargarriak sortzen dituzte.