Inguma euskal komunitate zientifikoaren datu-base berritua aurkeztu du UEUk

uriola.eus 2014ko urr. 23a, 08:15

Bilboko Alondegian Inguma datu-base berritua aurkeztu dute, UEUren 2014/2015 ikasturtearen irekiera ekitaldiaren baitan.

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2014/2015 ikasturtearen irekiera ekitaldia burutu du Alondegian. Hitzaldi nagusia Karmele Artetxek, UEUko Historia saileko kideak eta EHUko irakasleak eskaini du, ondoko izenburuarekin: "Euskarazko produkzio eta komunikazio zientifikoaren argi-ilunak". 

Ekitaldian, UEUk INGUMA, euskal komunitate zientifiko berritua aurkeztu du. Datu-base honetan azken 40 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen da; euskaraz zer egin den eta nork egin duen azaltzen duen aipu laburra.

Besteak beste, 9.000 euskal egile, 2.000 liburu pasatxo, 13.600 artikulu inguru kontsultatu ahalko dira UEUko Idoia Torregaraik azaldu duenez.

Ingumaren helburu nagusia da euskal produkzio akademikoaren berri ematea. Hortaz, ez da bibliografia nazional bat, eta ez da dokumentu bakoitzaren deskribapenik edota baloraziorik egiten (euskararen kalitateaz, adibidez). Inguma, euskarazko produktu guztiak eta egile euskaldunak ezagutarazteko tresna azkar eta eraginkorra izateko asmoz sortu da.

Inguman unibertsitate mailako euskarazko produkzioa bere osotasunean jaso da, mota ezberdinetako produktuan kontuan hartuz: ahozkoak (hitzaldiakikastaroak eta irakasgaiak) eta idatzizkoak (liburuakartikuluakhitzaurreak, liburu-aipamenak, edizio kritikoakikerketak eta doktorego-tesiak.)

www.ueu.eus