Gaur ere 'Pankreas' komedia Campos Eliseos Antzokian ikusgai

uriola.eus 2014ko urr. 24a, 08:36

Mikel Martinez, Patxo Telleria eta Joseba Apaolaza dira euskarazko antzerki honen hiru protagonistak. Patxo Telleriak idatzia eta Mikel Oregik zuzendua, hiru lagunen arteko istorioak kontatuko dira Tartean konpainiako lan honetan.

Lagunetako batek premiazko pankreas transplante bat behar du. Besteak, 60 urte dituena, bere buruaz beste egitea erabakita dauka herentzia bidez pairatu behar duen Alzheimerra sahiesteko. Hirugarrenak, aldiz, bi horiek elkartuko ditu eta azken hori konbentzitzen saiatuko da, urtebete lehenago suizidatzeko bere lagunari pankreasa donatzeko asmoarekin.

Komedia garaikide honetan ezusteko gertaerak bata bestearen ondoren etorriko dira, fisika modernoaren printzipio bati men eginez: gerta daitekeen guztia, denik eta sinesgaitzena bada ere, gertatu egiten da noizbait.

Zer egingo zenuke lagun baten bizia salbatzeko? Zer emango eta zer gordeko zenuke? Obra honetako  honetako hiru protagonistek auzi honi emango diote erantzuna.

Informazio orokorra:

Lanaren izenburua: ‘PANKREAS’
Antolatzailea: TARTEAN TEATROA
Tokia: Campos Eliseos Antzokia
Eguna eta ordua: Urriak 23-24, arratsaldeko 20:00etan
Prezioa: 15 €