Bilboko Villarias kalean dagoen Bilbao Recordsen gaur 12:30ean aurkeztu du Yogurinha Borovak Missex disko berria. Lau hilabeteko lanaren emaitza da eta beste behin, sare sozialetara jo du Remix Contest lehiaketan bere azken lanak ahalik eta eztanda mediatiko handien izan dezan. Diskoaren azken emaitza dira Mauro eta Nacho Canut artisten Mundo de plástico abestia eta Aitziber Omagogeaskoaren Amor sin rodeos kantak. Gainera, disko berriak munduko hainbat herrialdetatik heldutako lanekin egindako beste 15 remix biltzen ditu, guztira 17 abesti, zein baino zein desberdinagoak.
Bihar Alde Zaharrean Barrenkaleko Modesto lokalean emanaldi bat egingo duela aurreratu digu eta bihartik aurrera disko berria iTunes eta Amazonen salgai egongo da. URIOLAri ale bat oparitu dio eta gure jarraitzaileen artean zozketatuko dugu, beraz, adi ibili.