Ekoizpen artistikoa eta jakintza kritikoa ikuspegi feministatik aztertzeko hirugarren ekimena

uriola.eus 2014ko urr. 23a, 08:00

Argazkia: Bilboko Alondegia

‘Ikuspegi feministak produkzio artistikoetan eta artearen teorietan’ ikastaroa hartuko du hirugarren urtez Alondegiak bihartik aurrera, aforoa aurretiaz beteta duela. Xabier Arakistainek, arte komisarioak, eta Lourdes Mendezek, Artearen Antropologiako katedradunak, zuzenduko dute ikastaroa.

Ikastaroaren bidez, laguntza eman nahi da jendarte garaikideetan ekoizpen artistikoaren arloan gertatzen denari buruzko jakintza kritikoak ezagutzera emateko, ikuspegi feministetatik abiatuta.

Jakintza kritiko guztiak bezala, XX. mende erdialdetik eraikitzen ari den jakintza feminista deserosoa da. Deserosoa da ekoizpen artistikoko arloen mistifikazioa salatzen duelako, arlo horien egitura sexistak agerian jartzen dituelako, sexuak, etnizitateak, arrazak eta jendarte-mailak haiengan duten eragina aztertzen duelako, artistak sexuko harreman sozialen bilbean kokatu eta onarpen desberdinen arrazoiak ulertzeko bidea argitzen duelako, arteari buruz androzentriko eta etnozentrikoki lerratuak diren kontakizunak –irakaskuntzako maila guztietan– bortxaz ezartzen direla salatzen duelako, eta ideatikoki aratz eta garbiak diren ekoizpen artistikoko arlo batzuei buruzko sinismen faltsuei aurre egiten dielako

Ikastaroak, alde batetik, ikertzaile feministek sexista ez den jakintza eraikitzen jarraitzeko aurre egin beharreko arazo historikoak, teorikoak eta politikoak lantzen ditu, eta, bestetik, ‘arte’ instituzioaren alde guztiak zalantzan jartzen dituzten praktika artistikoak aztertzen ditu, desberdintasun sexualaren irudikapen nagusien kritika nabarmenduta.

‘Ikuspegi feministak produkzio artistikoetan eta artearen teorietan’ ikastaroa

EGITARAUA

Ostirala, urriak 24

16:00 Dokumentazioa ematea eta aurkezpena

16:30 Maria Xose Agraren hitzaldia

18:00 Atsedenaldia

18:30 Kajsa Dahlbergen hitzaldia

20:00 Jardunaldiaren amaiera

Larunbata, urriak 25

11:00 Soledad Novoaren hitzaldia

12:30 Atsedenaldia

13:00 Margaret Harrisonen hitzaldia

16:30 Marie-Josephe Bonneten hitzaldia

18:00 Atsedenaldia

18:30 Haizea Barcenillaren hitzaldia

20:00 Jardunaldiaren amaiera

Igandea, urriak 26

11:00 Carol Duncanen hitzaldia

12:30 Atsedenaldia

13:00 Mahai-ingurua

14:30 Ikastaroaren amaiera