‘Zinemakumeak gara’, emakumeek zuzendutako zine ona eta ugaria

uriola.eus 2014ko urr. 24a, 08:45

Emakumeek Zuzendutako XIX. Zine Erakustaldia egitasmoaren baitan, munduko hainbat tokitan sarituak izan diren makina bat luzemetraia eta laburmetraia eskainiko dira. Hitzordua, gaur eta bihar, BBK aretoan.

"Zinea gara. Talentua gara. Begirada desberdineko jaialdia gara". Horrela deskribatzen du bere burua Zinemakumeak egitasmoak. Eta aurten ere alfonbra gorria zabaldu du BBK aretoan emakumeek zuzendutako zine "ona eta ugaria" erakusteko. 

Urriaren 25 bitartean hainbat harribitxi pantailaratuko dira, Manuela Moreno, Lake Bell, Anne Switsky edo Valeria Bruni Tedeschi bezalako zuzendarienak. Beren ikuspegi pertsonaletatik hainbat errealitate erakusten dituzte. Zinema anitza da, anitza gaiei dagokienez, baina lan guztiek dute amankomunean beren kalitate maila handia.

Aurten "beste maila bat gorago" kokatu den egitarauan In a worldHappy, happy edota Un castillo en Italia bezalako laburmetraiak ikusi ahalko dira.

 

Urriak 24 ostirala
Sarrera doan aulkiak bete arte
19:30 Manuela Morenoren laburrak
Manuela Morenorekin elkarrizketa/topaketa
20:45 In a World filmaren proiekzioa

 

Urriak 25 larunbata
18:00 Happy, Happy filmaren proiekzioa
20:45 Un castillo en Italia filmaren proiekzioa

 

Sarreren prezioa, hilaren 25ean, 4€. Deskontua: %25 kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko). Sarrerak erosteko: BBK Sala, BBKren orotarako kutxazainak eta Sarreren salmentarako web orria.

 

Dorothy Arzner gogoan

Aurtengo ‘Zinemakumeak gara’ edizioan, "merezitako omenaldi hunkigarria" jaso du Dorothy Arnzer errealizadore aitzindariak. Urriaren 23an, Arznerrek 1940. urtean zuzendutako Dance Girl Dance luzemetraia proiektatu zuten.