Gaur egungo krisiari aurre egiteko estrategiak hizpide

uriola.eus 2014ko urr. 27a, 10:40

Krisia eta Industria. Iraganeko ikasbideak etorkizunaren oinarri jardunaldiak gure herriak jasan dituen krisiak gainditzeko erabili izan diren estrategiak aztertuko ditu eta gaur egungo krisia gainditzeko erabil daitezkeen ereduei buruzko hausnarketa egingo du asteazkenean Alondegian.

Jakiundek antolatutako Krisia eta Industria. Iraganeko ikasbideak etorkizunaren oinarri jardunaldian, gure herriak bere historia ekonomikoan hainbat krisi sakon bizi izan dituela eta horiek menderatzen jakin izan duela azaldu nahi du jardunaldiak. Iraganeko eskarmentuak aberastuta etorkizunari bisita egiteko helburua du ekimenak, egun bizi dugun krisiari aurre egiteko bideak aztertuz.  

Urriaren 29an leku izango du jaialdiak Jose Luis Larrea akademikoak koordinatuta. Bertan gure herriak izan dituen eraldaketak sustatu zituzten hainbat protagonistek hartuko dute parte. Han izango dira, besteak beste: Jon Azua Eusko Jaurlaritzako Lehendakariorde ohia, Juan Ignacio Vidarte, Ignacio Martin , Andoni Aldekoa , Mª Jose Aranguren eta Mikel Navarro eta Jakiundeko akademikoak diren Jose Luis Larrea, Andres Arizkorreta, Mª Carmen Gallastegui, Pedro Miguel Etxenike, Jose Antonio Garrido, Javier Retegi eta Miguel Zugaza.

Jose Luis Larreak azaltzen duenez, aspalditik krisi testuinguru batean murgilduta gabiltza eta alde batetik gure gizarte eta ekonomi egiturak gainditzeko eta eraldatzeko premia eta, bestetik, bere garrantziagatik gure industriaren etorkizuna aztertzeko beharra dugu. Jakiundek industria krisien testuinguruan adituak eta eskarmentua duten adituak bilduko ditu, bere helburuei erantzuna emanez “euskal gizarteari bere ekintzekin eta aholkuekin gaur egungo arazoetarako egokiak diren irtenbideak aurkitzen laguntzea”. Jardunaldi hau, hain zuzen ere, Akademiaren Krisiak izeneko programan kokatzen da. Krisiak giza sormenerako, berrikuntzarako eta gizarte aldaketarako abaguneak izan daitezkeela aditzera eman nahi du Akademiak.

Hortaz, industria krisiak gure herriaren historia ekonomikoaren ezinbesteko erreferentzi dira. Sistema ekonomiko baten bilakaeran eta herrialdearen egitura ekonomiko osoarengan berrikuntza prozesuek duten eragina islatzen dutela esan genezake. Berrikuntza prozesu hauek beren alderdi suntsikorra erakusten diguten arren, elementu estrategikotzat hartu behar ditugu, aurre egin eta etorkizunerako oinarriak eraiki ditzagun. 

Jardunaldiaren egitaraua, urriak 29

9:30 Aurkezpena, Jakiundeko presidentea den Jesus Mª Ugaldek eskainia eta Bilboko alkatea den Ibon Aresoren hitzekin.

9:45 Euskal Herriko industria-historiaren analisia. Etorkizuna eraikitzeko atzerabegiratzea hitzaldiari ekingo zaio, Jon Azua, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariorde ohiaren eta Mikel Navarro, Orkestrako ikertzailearen parte-hartzearekin.

10:30 Eraldatze baten kasu praktikoa landuko da Bilbo eredu. Industria-tradizioan oinarritutako hiria berreraikitzea izenburupean; Andoni Aldekoa, Bilboko Udaleko Bilboko Udaleko Plangintza eta politika ekonomikoen koordinatzailea  izango da hizlaria eta aurkezlea eta moderatzailea berriz, Jakiundeko Jose Antonio Garrido.  

11:00 Guggenheim kasua. Industriari loturiko kulturaren apustua Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbaoko zuzendari orokorrak eskainia. Aurkezlea eta moderatzailea Jakiundeko Miguel Zugaza Pradoko museoko zuzendaria izango da.

12:00 CAF kasua. Krisialdi sakon egoeratik sortutako erraldoia Andrés Arizkorreta, CAFeko kontseilukide-eskuordea eta Jakiundeko kidea hizlari izango da, eta aurkezle eta moderatzaile, Mª Carmen Gallastegui ekonomian katedraduna eta Jakiundeko kidea izango da. Jarraian

12:30 GAMESA kasua. Hutsetik sortu eta etorkizuneko sektoreetarantz bideratutako enpresa hitzaldia izango da eta Ignacio Martin, Gamesako presidente exekutiboa izango da hizlari. Jakiundeko kidea den Pedro Miguel Etxenike fisikariak eta DIPCko presidenteak aurkeztu eta moderatuko du atal hau. 

13:00 Lehiakortasunaren gakoak. Iraganak etorkizunerako gakoak eskaintzen dizkigu hitzaldia, Mª José Aranguren, Orkestrako zuzendari orokorrak eta Jakiundeko kide diren Javier Retegi, Jose Antonio Garrido eta Mª Carmen Gallastegi izango dira. Aurkezlea eta moderatzailea José Luis Larrea izango da.

14:00 Estíbaliz Hernaéz, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordeak hitz egingo du.

Jardunaldi irekia da. Aforoa mugatua denez, aurrez izena-emateko deitu 943 225773 telefonora edota idatzi akademia@jakiunde.org posta elektronikora.

Jakiunde Akademia

Jakiunde diziplina anitzetan adituak diren 65 kide eta Akademiaren jarduera-eremuko 7 Unibertsitateetako Errektoreek osatzen dute. Jakiundek Zientzien, Artearen eta Letren zabalkundea sustatzen du eta bere sorreratik gazteei zuzendutako heziketa eta dibulgazio egitarauak abian jarri ditu. Zentzu honetan, Krisiak 2014 egitasmoa gure inguruan antzematen ditugun erronkak eta aukerak identifikatzeko helburua duen apustu berria da.