Azaroaren 27tik abenduaren 3ra Bilboko Alondegian ospatuko den hóPLAY Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren V. edizioko 32 proiektuak aurkeztu dira.
Finalistak bosgarren edizioan aurkeztutako 112 proiektuen artean aukeratuak izan dira. hóPLAY lehiaketaren helburua bideo-joko berritzaileak, originalak eta heziketa bultzatzen dutenen artean, lan onenak saritzea da.
Edizio berri honek nazioarteko presentzia garrantzitsua du Norvegia bezalako herrialdeekin, Frantziarekin, Holandarekin, Japoniarekin, Mexikorekin, Inglaterra edota AEBekin. 32 proiektu finalistetatik 18 estatu espainiarrekoak dira, 8 nazioartekoak eta 6 euskaldunak.
hóPLAYko finalistek estatu mailan inoiz egin den piching ekitaldi berri batean parte hartzeko aukera izango dute eta bere proiektuak nazioarteko kazetariei aurkeztu ahal izango dizkiete. Gainera, 8.500 dolarretan balioztatutako publizitate hainbat sari irabazi ahal izango dituzte nazioarteko komunikabideetan.
Aurtengo lan onenak saritzeaz gain, hitzaldiak, tailerrak eta bideo-jokoen inguruko erakusketak ere izango dira Alondegian hóPLAY 2014ren baitan.