Abenduaren 12ra bitartean, ‘Zumeta 12-13-14’ erakusketaren baitan, formatu handiko olioak, formatu txikiko paper gaineko margoak eta seriegrafiak paratuko dituzte Lumbreas galeriako hormetan.
Lumbreras galeriako ordutegia: 11:00-14:00 eta 17:00-21:00 bitartekoa da.
Jose Luis Zumeta hamalau urtekin hasi zen lanean Donostiako Gráficas Valverden marrazkilari grafiko bezela.
Pinturarekiko duen zaletasunak Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan eta Gipuzkoako Artisten Elkartean matrikulatzea bultzatuko du. Hemeretzi urtekin Madrilen egiten den “Pintura Joven” lehiaketan Urrezko Domina Nazionala irabazten du.
1959an abangoardia artistikoak ezagutzeko irrikaz Parisera doa. Esperientzi hau erabakiorra izango da bere osteko ibilbidean, nazioarteko abangoardien azken joerak gertutik ezagutu bait zituen.
1960an Euskal Herrira bueltatu zen, Hondarribira hain zuzen, non Remigio Mendiburu eskultorearekin lanean hasten da eta Donostian taldekako bere lehen erakusketan parte hartuko du. Urte bat geroago, Donostiako Udal Arte-Aretoan bakarkako lehen erakusketa egingo du, eta geroago Hondarribiko Carlos V Gazteluan.
1962 eta 1963 artean Estokolmo eta Londonen bizi da.
1965an Euskal Eskolako “Gaur” taldearen sorreran parte hartzen du, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu, Nestor Basterretxea, Rafael Ruiz Balerdi, Amable Arias eta Sistiagarekin. Talde hau, nazioarteko abangoardiarekin harremana eta elkarrizketa berreskuratzeko asmoz sortu zen frankismo garaian, hainbat aspektu artistikotan aurrelari bihurtuz. Talde hau, Nazioarteko mailan, garaiko Euskal jarduera artistikoen erreferentzi izan zen.
1967an “Euskal Pinturaren Sari Handia” lehiaketan lehen saria irabazten du, “Homenaje al Gernika de Pablo Picasso” lanarekin.
1970an Mexikoko Arte Eder Jauregian eta New Yorkeko “Pintores Jóvenes Españoles” taldeko erakusketetan parte hartzen du.
1973 eta 1974 artean keramikako bi mural handi egiten ditu Usurbil eta Pasaian.
Urte bat geroago, Gasteizko Eder-Arte Galerian eta Bilboko Mikeldi Galerian bakarkako erakusketak izango ditu.1981an Arteder 81ean parte hartzeaz gain, Bilboko Arte Eder Museoan erakutsiko ditu lanak. Segidako urteak oso emankorrak izan ziren arte lanei eta erakusketei dagokionez, hala diote Donostiako Alga Galerian eta La Lagunako Centro de Arte Osunan egindako bakarkako erakusketek.Urte bat geroago bakarkako bi erakusketetan parte hartuko du Volksbank Gallerie, Biberank, Alemanian eta Gipuzkoako Kutxa Probintzialean.
1986ean Eusko Jaurlaritzak antolaturiko bi erakusketetan parte hartuko du Alemanian, eta urte bat berandiago Artelekun, Donostian, pintura ikastaro bat emango du.
90 hamarkadan hainbat galeri eta museotan erakutsiko du bere lana, Donostiako San Telmo Museoan eta Altxerri Galerian, Bilboko La Brochan etaIrungo García Castañonen esaterako.
Jose Luis Zumeta gerra ondorengo artista esanguratsuenetarikotzat jo da. Bere lanak Euskal Herriko Museo garrantzitsuenetan ikus daitezke, baita atzerrikotan ere.