Hasierako hitzaldia ‘Brazuca, munduko futbol-txapelketako baloia’ Antonio Zeak emango du, Adidas Futboleko berrikuntza-zuzendariak. Geroago, ‘Zientzia, teknologia eta berrikuntzatik balioa sortzea’ izeneko mahai-ingurua etorriko da, protagonista hauekin: Andrea Blanco (ingeniaritzan doktorea eta Tecnalian fotonikan ikertzaile espezialista), David Mayoral (ekintzailea eta Erle Robotics-eko CEO), Ana Roquero (industria-diseinugilea) eta Gretschen Kalonji (materialen zientzialaria eta UNESCOko Natura Zientzien zuzendariorde nagusi ohia) Hau guztia, Jesus Maria Iriondo (IK4 Research Alliance-ko presidentea) moderatzaileak zuzendua. Gaurko ekitaldia 19:00etan hasiko da Euskaldunaren Jauregiko A1 aretoan.
XIV. Zientzia Astea Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu duen ekimen ludiko eta pedagogikoa da. Bere helburua euskal gizartea zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea da, gai hauek sorrarazten dituzten errezeloak eta beldurrak eraitsiz. Hainbat jarduera antolatuko dira iraungo dituen lau egunetan: standak (robotika eta kontrola, Formula Student Bizkaia, Geologiaren txokoa, bioaniztasuna eta eboluzioa…), txangoak (txango geologikoa alondigaren inguruetatik, astronomia behaketak Espazio Gelan, paseoa itsasontzian itsasadarretik…) eta tailerrak (aldean erabakiak hartzea, datuen estatistika analisiari buruzko tailerra, magia eta matematikak…), besteak beste.
Gainera, Jon Kepa Eureka irakasle bereziaren zientzia-ikuskizuna behatu, galderaz beteriko bidea proposatzen duen Alfabetatze zientifikoa izeneko erakusketa bisitatu eta argazki lehiaketa bitan parte hartu ahal izango dute hurbiltzen direnek (VI. Argazki Geologikoen Lehiaketa eta I. Selfie lehiaketa).
Informazio orokorra:
Data|
Azaroak 5-9
Tokia|
Bilboko Alondegia
Ordutegia|
Asteazkena, osteguna eta ostirala
9:30-14:00 / 15:30-20:00
Larunbata :
10:00-14:30 / 16:00-20:00
Igandea :
10:00-14:30
Sarrera|
Libre eta doan