39 urte bete dira Marokok Ekialdeko Sahara inbadiru zuenetik, geroztik bertako biztanleek giza eskubideen urraketa larriak, erbestea, errepresioa eta Nazio Batuen ebazpenen aplikazio eza pairatu dute. Egoera larri honen berri informazio gehiago konpartitu asmoz, Indautxuko Kirruli Kultur Elkarteak Sahararen inguruko hitzaldia antolatu du gaur. "Leiho bat blokeoaren aurrean" lemapean, Salamu Hamudo kazetari saharauiarrak eta giza eskubideen aldeko ekintzaile batek hartuko dute parte. Hitzordua, 19:00tan, izango da Kirruli Kultur Elkartean.
Horrekin batera, gabonetara bitartean, Kirruli Kultur Elkarteak Sahararen aldeko elikagai eta eskola materialen elkartasun bilketa bat abiatuko du. "Yalah Indautxu" izenburupean, kanpainan parte hartzeko iniziatiba ezberdinak egingo dira auzoan zehar eta bilketa puntu egonkorra Kirrulin egongo da. Bizilagun zein bisitariei euren alderik solidarioena plazaratzera gonbidatzen ditugu eta guztion artean Saharako herritarrek bizitzen duten blokeoak eragindako gabeziak ahal den heinean arintzeko.