Arte Ederretako ikasleen gradu amaierako lanak ikusgai

uriola.eus 2014ko aza. 4a, 08:45

Argazkia: © EHU

Bizkaia Aretoko (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo) Etxepare, Axular eta Chillida erakusketa-aretoak EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleen Gradu Amaierako Lanen I. Erakusketa hartuko dute asteazkenera (hilak 5) bitartean.

Bertan, 2013-2014 ikasturtean zentro honetan beraien ikasketak bukatu dituzten ikasleek aurkeztutako lan praktikoen aukeraketa bat eta dosier guztiak erakutsiko dira, Unibertsitateko iturriek zehaztu dutenez.

Erakusketak Bizkaia Aretoko lehen solairu osoa betetzen du ikasleek sortutako lanen 55 pieza aukeraturekin eta 241 dosierrekin. Ordutegiari dagokionez, 10:00etatik 20:00etara izango da, sarrera doan.

Aurkezpen prentsaurrekoan, Arantza Lauzirika Arte Ederren Fakultateko dekanoa adierazi duenez, “gure ikasle eta irakasleen lanekin hainbat erakusketa antolatzen ditugu urtean zehar, baina lehen aldia da ezaugarri berezi hauek dituen bat antolatzen dituena. Gure ikasleek aurkezten dituzten lanen bitxitasuna kontuan izanda, uste dugu lan horiei bai alde sozialetik zein alde akademikotik aintzatespena emateko modurik onena erakusketa formatuan azaltzea dela”.