Bilboko Arte Eder Museoak japoniar arteari eskainitako areto egonkorra zababaldu dau

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko aza. 7a, 08:25

Bilboko Arte Eder Museoak, Japoniar artea eta japonismoa erakusketeak izan eban harrera onaren ostean -joan dan udan 55.000 bisitari inguru izan zituan, museoko BBK aretoan hiru hilebetez ikusgai egon ostean-, japoniar arteari eskainitako areto egonkorra zabaldu dau orain jentearentzat, eraikin zaharreko 20. aretoan.

Bertan, museo bilbotarreko arduradunek jakinarazo dabenez, 89 piezako aukeraketa bat egongo da ikusgai: margolanak eta estanpak, tsuba (sablea gordetekoa), inro eta netsuke (objektuak eroateko kutxatxua eta kimonoaren gerrikotik zintzilikatzeko topea) multzo baliotsua, suzuribako (idazketarako) eta sikisibako kutxak (papelak gordeteko), eta tearen zeremoniarako zeramikak.

Gehienak Edo garaikoak dira, XVII eta XIX. mendeen artekoak, eta José Palaciok (Montevideo, 1875-Bilbao, 1952), María de Arechavaleta oinordekoaren bitartez, Bilboko Arte Eder Museoari laga eutson ekialdeko artearen bilduma handitik jasotakoak dira.

José Palacio personaia ezohikoa zan garai haretako Bilbon; izan be, sasoi haretan, bildumagileek Europako antxinako margolanak eskatzen zituen, eta artista gazteek bakarrik, berbarako Ucelayk edo Guiardek, estimadu euken estetika nipondarra. Kultua eta jakintsua izanik, 1925. eta 1932. urteen artean Parisen egozan Hôtel Drouoteko eta Georges Petit galeriako enkante ospetsuetara joaten zan, ekialdeko artearen bilduma aparta osotu ahal izateko. Palacio hil zanean, barriz, bilduma hori museoan sartu zan, haren oinordekoa zan María de Arechavaletaren bitartez.

Osorik irakurri