Istorioa Felix San Mamesen egunkaritik abiatuta sortu da, lehenengo pertsonan bizi izan zuen egunkaritik, alegia. Jose Luis eta Manuel Algorri anaiak, Jose Martin Barinagarrementia, Ismael Martin del Rio, Agustín Palacios Lopategui, Jose Ramon eta Jose Luis Bilbatua Madariaga anaiak eta Gregorio Solano dira gainerako protagonistak. Guztiak Agorri anaiek auketaruak, Gerra Zibileko oinazeak, gosetea eta miseria pairatu zituzten.
Ibilbidea ez zen bat ere erraza izan. Hasiera batean hilabete bat iraunduko zuen bidaia, hiru hilabete ondoren bukatu zen. Atlantikoko ekaitzek, elikagaien gabeziak, zailtasun burokratikoek eta eztabaidek oraindik ere zailagoa egingo zuten bidaia.
Dena 1949ko uztailaren 16an hasi zen, Karmengo Amaren Egunean. Algorri anaiek ontziolako langileak bazkari batera gonbidatu zituzten. Bukaeran gutxi batzuk geratu ziren eta Manuel Algorrik honako galdera bota zuen: "eta Espainiatik aldegin ezkero, nora joango ginateke?". Hurrengo hilabetean Montserrat deituko zioten bailandra eraikitzen hasi ziren, izkutuan, Algorri anaien ALSA ontziolan.Gainontzeko langileentzat katalandar baten eskariz eraikitzen ari ziren enkarguzko lana zen. Hori zela eta ipini zioten izen hura, Kataluniako zaindaria. Beste iñork ez zekien euren benetako asmoa. Edozein arinkeri, hutsegite edo salaketa izan eskero, plana eta bidaia bertan behera eroriko zen, eta guztiak atxilotuta Erregimenaren aurkako auzi-ihes akusaziopean.
Baina hurrengo urtean, Santurtzin Karmengo Amaren eguna ospatu zuten itsas prozesioarekin. Ospakizun horretaz aprobetxaturik, bederatzi lagunek Montserrat-en ontziratu ziren. Abraren kanpo aldera iritsi zirenean ontzi guztiak buelta eman zuten eta Montserratek aurrera jarraitu zuen, iparralderako norabidean. Bidaia martxan zen. Kanariar Uharteak pasatu arte, ez ziren lasai egon. Hilabete bat pasa ondoren, Trinidad Tobago uhartean hartu zuten lur, non beren bizitzak arriskuan jarri zituzten: marrazo batekin egin zuten topo, bi tripulatzaile galdu ziren, zazpi urakan… eta abar. Azkenik, Mexikora heldu ziren hiru hilabeteren ondoren eta lana aurkitu zuten lehenengo egunean.