BAINA… ZERGATIK JOAN LIBRECON 2014ra?
Negozio eta teknologia irekietako nazioarte mailako hainbat kasu arrakastatsu ezagutzeko aukera izango duzu Libreconen. Gainera, berrikuntzaren gailurrean dauden hainbat egitasmoen arduradunak diren hizlariak entzuteko aukera izango duzu, hala nola, Enrique Dans, Peter Hofmann (LiMux Proiektuko Liderra) edota Stephan Dumond (Munich hiriko Software Librera migrazioaren proiektuaren erantzulea).
Teknologia irekien alorreko azken joeren berri izateko erreferentziazko espazioa bihurtuko da Librecon, eta baita beste joera asko ezagutzeko topalekua ere: Big Data, Birtualizazioa, Eskuragarritasun Handia eta sistema kritikoak, Cloud Computing, Cloud Stack, Software Librera Migrazioak, Open Data, Data Visualization, Crowdfounding, Weareables, 3D Inpresioa, Dronak eta beste hainbat.
Libreconera joatera animatzen zaitugu baldin eta lau helburu hauetariko bat baldin baduzu:
-Enplegua: Modan dagoen IT sektorean lan egin ezazu: Open IT.
-Ekintzailetza: Inbertitzaile edo kideak aurki itzazu zure enpresa proiektua aurrera eramateko.
-Networking: Networking-a egizu, enpresa-ehunarekin eta administrazio laguntzaileekin.
-Adituen aholkuak: Inspira zaitez eta zure enpresaren lehiakortasuna eta eraginkortasuna handi ezazu ekitaldian zehar lorturiko ondorioekin.
Kongresuaren egitaraua hemen duzue, bi egunez hainbat eta hainbat hizlari ikusteko aukera izango duzuelarik, goizetik arratsaldera eta hiru gune ezberdinetan banaturik.
Antolatzaileen arabera, negozioa sortzeko aukera izango dute enpresek Europako enpresa eta entitate nagusietariko batekin.