Ekitaldi isila izan zen atzokoa. Hitzik eta adierazpenik gabekoa. Bilboko Txistularien Bandaren hotsa baino ez zen entzun 12:30ean burutu zen ekitaldian.
Ibon Areso alkateak eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak lore-koroa utzi zuten oroimenaren aldeko eskulturaren ondoan. Aurpegi ezagun ugarik parte hartu zuten ekitaldian, besteak beste, alderdi politiko guztietako ordezkariek zein Justizia alorreko ordezkariek eta, bakearekin eta bizikidetzarekin hartutako konpromisoaren ikur gisa, krabelin zuri eta gorri bana utzi zuten monolitoan.