Orain zazpi urte argitaratu eban Pettik abesti barridun aurreko diskoa. Bagilean, Erramurik gabeko gauak singlea estreinau eban, eta urrian plazaratu zan diskoa. Singleaz aparte, Argiak, Egunero, Hil arte edan eta Suerteren bluesa kantek osotzen dabe Astirtitan. Pettirenak dira gitarrak eta ahotsa; Igor eta Iñigo Telletxeak bateria eta bajua jo ditue; eta, Karlos Aranzegik (Bide ertzean), perkusinoa. Fredi Pelaez eta Estitxu Pinatxo (Damba) be lagun izan ditu proiektu honetan.
Jonan Ordorikak Katarain estudioan grabau zituan kantan, maiatzean, eta nahasketen ardurea Iñaki Bengoak euki dau, Shot estudioan.
Bilboko zuzenekoaren ostean, zemendian, beste hitzordu bi ditu: 15ean, Pasaiako Victor Hugo aretoan (20:00etan), eta, 22an, Donostiako Intxaurrondoko kultur etxean (22:00etan).
Erramurik gabeko gauak singlea entzun gura izan ezkero, hemen.