Adineko andre bat hil da Indautxun bere etxeak su hartzean

uriola.eus 2014ko aza. 13a, 10:32

Estraunza kale partikularreko erakin batean piztu zen sua atzo 20:00etan, 80 urteko emakume baten etxean. Oraindik ez da ezagutzen sutearen jatorria. Amatatze-lanetan parte hartu zuen suhiltzaile bat erredurekin artatu zuten Gurutzetako ospitalean.

Adineko emakumea zaintzen zuen pertsona kanpoan, erosketak egiten zegoela, piztu zen sua 80 urteko emakume baten etxean, Estraunza kale partikularreko eraikin bateko laugarren solairuan. Ertzaintzak abiarazitako ikerketa zabalik badago ere, adineko emakumeak asko erretzen zuela eta, sutearen jatorria azaltzen duen hipotesi nagusia, txarto amatatutako zigarro bat da.

Suhiltzaileei deia egin eta zazpi minutura bertaratu zirenean adineko andrea hilik aurkitu zuten. Bere logelara sartu zen suhiltzaileetako batek besoa erre zuen sugarrak berpiztean eta Gurutzetako ospitalean artatu zuten.

Eraikin osoa hustu ez bazuten ere, auzokide batzuk euren etxeetatik irtenarazi zituzten suhiltzaileek.

Bai hildako emakumearen etxea bai azpikoa kaltetu egin ziren, suagatik eta suhiltzaileek erabilitako 300 litro urengatik.