Nork bere esperientziatik hitz egin zuen EHUko Paraninfoan. Elkartegintza, Kirola, Politika, Asia eta Hezkuntza, Lana, Artea eta Kultura edota Komunikaziotik. Errotutako errealitate tradizional, matxista eta patriarkala gainditzeko "jarrera aktiboa" beharrezkoa dela adierazi zuten ahots genienek.
Partaideen artean zeuden komunikabideetako profesionalak, CEAR Euskadi eta emakume kirolari batzuk: Naia Alzola (txirrindulari profesionala), Ostaiska Egia, Eibar futbol-taldeko medikua eta Natalia Folgado, igeriketan ibilia eta Igeriketako Euskal Federazioko kidea, euren ibilbideetan izan dituzten trabak eta zailtasunak zeintzuk izan diren adierazi zuten.
Berdintasunaren alde egin duten gizonezkoak ere izan ziren Piper Txuriak, Faktoria Lila, AHIGE eta Gizonduz elkarteetakoak esaterako; emakume ekintzaileak, Enpresaburuen Elkarteko kideak eta zenbait sindikatuetako ordezkari, batera egon ziren Lanaren gaia jorratu zen mahaian. Zenbait ikastetxetako eta gazteguneetako neska-mutilek harremanak bizitzeko moduak eta gazteen aisia jorratu zituzten.
Arte eszenikoen, musikaren, eskulturaren eta literaturaren arloko emakumeak ere, guztiak ere feminismoarekiko konpromisodunak, jarri ziren mahaiaren bueltan, baita zenbait taldetakoak ere –feministak, lankidetzaren, dibertsitate funtzionalaren, dibertsitate sexualaren arloan dihardutenak-. Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoak ere bertaratu ziren.
Mahai bakoitzean pertsona aditu bat egon zen, jendea parte hartzera gonbidatzeko, eta Arte Ederretako Fakultateko sortzaileak ere bildu ziren indarkeria sexistaz hitz egiteko eta lan artistikorako inspirazioa hartzeko, Graffic Recordingen bidez; lan hori Arte Ekintzan erakutsiko dute gero.
Azaroaren 22an, adierazpen artistikorako eta aldarrikatzailerako mihiseak
Arte Ederretako ikasleak arte arloko jarduera egingo dute kalean. Herritarren aurrean, 12 neskak eta 3 mutilek indarkeria matxista gaitzesten dutela adieraziko dute; horretarako, emakume-silueta zurien gainean, World Kafean jasotako ondorioak adierazten saiatuko dira.
Ekintza Emakumeen Azaroaren 25eko Plazan gauzatuko da (Bailen 1 parean), 11:30etik 14:30era arte. Aldi berean, azaroaren 25ean Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguneko ekitaldi instituzionala izango da. Honako honetan, Bilbon indarkeria sexistarik gabeko berdintasunezko gizarte askean bizitzeko guztiok dugun eskubidea aldarrikatzeko jardueran parte hartu duten pertsonei eta artistei emango zaie hitza.
Mujeres por la Ciudad: erreferentzia ANDRE TA JABE kanpainarako Latinoamerikako zenbait hiritan -Bogotán, Talcan Medellinen, Rosarion eta Montevideon- egindako Mujeres por la ciudad ekimenean oinarrituta dago ANDRE TA JABE kanpaina eta emakumeen aurkako indarkeriazko inolako adierazpideetatik aske den berdintasunezko gizartean bizitzeko eskubidea aldarrikatzen du. Haren bidez, hirietako segurtasun eza eta segurtasun ezaren ondorioz emakumeek euren bizi-proiektuak gauzatzeko dituzten zailtasunak salatu nahi izan dute.