'Black is Beltza' Fermin Muguruzaren azken lana Alhondegian ikusgai

uriola.eus 2014ko aza. 13a, 14:56

Fermin Muguruza musikari eta zinemagileak 'Black is Beltza' aurkeztu du gaur Alhondegian. Harkaitz Cano idazlearekin eta Jorge Alderete ilustratzailearekin batera sortutako nobela grafikoa da Muguruzaren azken proiektua. Proiektuak erakusketa bat izango du gaurtik, azaroak 13tik, 2015eko otsailarne 5a bitarte Alhondegian kusgai egongo dena. Horrekin batera, gaur hasi eta 2015eko otsailaren 8ra bitarte ekintza ezberdinak izango dira 'Black is Beltza' proiektuaren baitan.

Proiektu honek 1965eko New Yorkeko Erakusketa Unibertsalean Iruñeako erraldoien eduki zuten presentzia du abiapuntu bezala. Horrela azaldu du musikariak: “New Yorken, 1965ean ateratako argazki bat hain zuzen ere. Argazkian, Iruñeako erraldoien konpartsa agertzen da, San Fermin jaien ohiko irudia, New Yorkeko 5. Hiribidetik desfilatzen. Arrazagatiko istiluak zirela eta, erraldoi beltzen parte-hartzea debekatu zela aipatzen zen honen argazki-oinean. Hori irakurtzean istorioa hemen zegoela jakin nuen”. 

Gertaera historiko hau abiapuntutzat hartuta, Muguruzak Manex Unanueren kontakizuna eraikiko du, gure istorioaren figura nagusia. Black is Beltzak musika, maitasuna eta iraultza nahasten dituen akzio eta espioitza istorioa eraikitzen du.

Gaurtik aurrera,  Alhondegian ikusgai egongo den erakusketak, ikusleak Manexeren abenturarekin batera bidaia egitea gonbidatzen du protagonista orain dela 50 urte egon zen herri desberdineko tokiak ibiliz. Erakusketak, zuzenean edo zeharka, proiektuaren fase ezberdinak elikatu dituen materiala biltzen du.  

               

Harkaitz Cano idazlearekin eta Jorge Alderete ilustratzailearekin batera sortutako eleberri grafikoaren inguruan egindako proiektu hau erakusketa batekin eta jarduera paraleloen egitarau batekin osatuko da, haien artean Muguruzak berak gidatutako musika hitzaldiak, artista desberdinen Master Classak, sukaldaritza saioak, konferentziak etab.

Horretaz gain, proiektu honek nerabeei zuzendutako jarduera didaktikoa dauka; baita eskolentzako eta elkareentzako bisita programa ere.

 

EGITARAUA:

  • Azaroak 14 - Master Class Dr. Alderete 'Excusas para diseñar' / 'Ambingún': Dj Ritchie Roughtone & Eddie Dallas. 
  • Azaroak 18 - Topaketa: Fermin Muguruza eta Jorge Alderete 'Cómo se hizo Black is Beltza'.
  • Azaroak 19 - Topaketa: Maika Makovski: 'Blac is the colour'.
  • Azaroak 20 - ZINEBIk aurkezten du: 'Next Music Station' Lebanon dokumentalaren proiekzioa.
  • Azaroak 21 - Topaketa Manu Chao + Jacek Wozniak + Madjid Fahem ' ManWoz: Tu no tienes la culpa mi amor que el mundo sea tan feo" / 'Concierto OY. Música bajoe el agua'.
  • Azaroak 22 -Topaketa Manu Chao + Jacek Wozniak + Madjid Fahem ' ManWoz: Tu no tienes la culpa mi amor que el mundo sea tan feo".
  • Abenduak 10 - Topaketa: Belako taldeko Josu Ximun eta Lore Nekane Billelabeitua ' Sinnerman, where you gonna run to...'.
  • Abenduak 17 - Bisita gidatua euskaltegiekin.
  • Abenduak 18 - Kafe antzokian: 'Sonidero Leon Asmático + Glaukoma' kontzertua.
  • Abenduak 19 - Black is Beltza komiki animatuaren proiekzioa.
  • Abenduak 26 - Topaketa: Afrika Bibang 'Time to revolution'.
  • Urtarrilak 8 - 'Free Angela Davis and all political prisonners' proiekzioa / Aurkezpena Eider Rodriguez 'Angela gure laguna da'.
  • Urtarrilak 9 - Topaketa: Mikel Antero 'Komikitik animaziora'.
  • Urtarrilak 15 -Bisita gidatua euskaltegiekin.
  • Urtarrilak 16 - Topaketa: Harkaitz Cano 'Fruitu arraroak'.
  • Urtarrilak 17 - Master Class Raquel Koroma & Makady Jammeh / Master Class DZ: 'Hasiera izan zen skratx bat, gero etorri zen big bang-a' / Ambigún: 'DJ DZ, Ali jaia'.
  • Urtarrilak 21 - Bisita gidatua euskaltegiekin.
  • Urtarrilak 22 - Topaketa: Ruper Ordorika 'Otis Redding badiako kaian eseri zen'.
  • Otsailak 5 - Topaketa: 'Black Kitxen by Edorta Lamo (A Fuego Negro)'.