Indarkeria zantzuak dituen gizon baten hilotza aurkitu dute Abandon

uriola.eus 2014ko aza. 20a, 08:47

Argazkia: Zigor Alkorta/Deia

Ertzaintzak hildakoaren bikotea atxilotu du susmagarri gisa.

Goizaldean burutu du atxiloketa Ertzaintzak. Atxilotua 55 urteko gizona da eta ustez asteazken gauean bere bikotea Lersundi kalean (Abando auzoan) partekatzen zuten etxean hiltzea leporatzen diote.

Adin bereko gizona da hildakoa. Bere hilotzak indarkeria zantzuak zituen atzo (asteazkena) 23:00etan aurkitu zutenean. Orduan abiarazi zuen Ertzaintzak bere bikotearen bilaketa.