Daniel Amat Trio taldearen kontzertua Silken Indautxu hotelean

uriola.eus 2014ko aza. 20a, 15:56

Bihar eta etzi, azaroak 21 eta 22,  gaueko 23:00etan, Daniel Amat Trio taldeak kontzertua eskeiniko du Silken Indautxu hotelean. Kritikaren hitzetan, “jazz unibertsaleko piano-jotzailerik onenetakoa da” eta estilo propioa eta jator-jatorra du ezaugarririk garrantzitsuena.

Hiru disko kaleratu ditu eta Andy García antzezle eta zuzendari ospetsuarekin batera, Hollywooden Cachao kontrabaxu-jotzailearen bizitzaz egindako dokumentalean parte hartu du. Artista askorekin partekatu du eszenatokia; hala nola, Santana, Herbie Hancock, Arturo Sandoval, Chucho eta Bebo Valdés Roy Hargrove edo Silvio Rodríguezekin .

365 Jazz Bilbao zikloaren barruan, Bilbao 700 Fundazioak jazz musikako programazio egonkorra NH Villa de Bilbao, Hesperia Bilbao eta Silken Indautxu hoteletara zabaldu du. Kontzertuak bariku eta zapatu gauetan eta dohainik izaten dira; tragoa hartzea nahikoa izango da kontzertuaz gozatzeko.