Lekunberriko taldeak gaur aurkeztu du disko hirukoitza, oholtza gainean egindako hogei urteen ospakizun modura.
‘Denbora da poligrafo bakarra’ diskoak bere berezitasunak dauzka. "Musika etengabeko bilaketa dela sinetsita, bagenuen beste asmo bat: lan berriko abestiak hiru zatitan banatzea: hiru ekoizle arras ezberdinen eskutan jartzea, rocka ulertzeko hiru molde, hiru ikuspuntu (ia) kontrajarri, ez bada kantuaren alde egiten dutela denek". Esan eta izan.
Guztira 20 abestik osatzen dute Denbora da poligrafo bakarra lan berria, hiru EPtan banaturik. Taldeak berak sortutako Only in Dreams zigiluak argitaratu du.
Bizkaie!_Berri Txarrak, hiru disko eta hiru estilo lan bakarrean
Showcase akustikoa + disko sinatzea
Gaur, 18:30ean, Berri Txarrak taldeak showcase akustikoa eskainiko du Bilboko Fnac dendan eta diskoak sinatuko ditu. Aforoa bete arte sartu ahalko dute interesa dutenek.