Estatuko Kirol Dantza Lehiaketa La Casillan ospatuko da asteburuan

uriola.eus 2014ko aza. 26a, 09:00

Bilbofit 2014 Konbentzioaren hamaikagarren edizioa dela eta, estatuko eta nazioarteko dantzari onenek norgehiagoka garrantzitsua izango dute larunbateko, azaroaren 30eko lehiaketan, La Casilla pabilioian.

La Casilla pabilioiak Estatuko Kirol Dantza Lehiaketa jasoko du azaroaren 30ean, mailarik goreneko lehiaketa, non kategoria guztietako dantzariak izango diren, standard eta latino modalitateetan. Txapelketa egunean, Bilbon 150 bikote inguruk garaipena lortzeko egingo dute dantza.

Kirol Aunitz Kultur eta Kirol Elkartea, Bilboko Udalaren laguntzarekin, hamaika urte hauetan konbentzioa antolatzeko arduraduna izan da. Urte berezi honetarako, ordea, bi dantza konpainiekin ari da lanean, Danza Doris Palao eta Danza Libre Rober y Bea, eta Espainiako Kirol Dantza Federazioarekin ere bai.

Bilbofit programa

Konbentzioaren ekintza programa honakoa izango da: igandean azaroaren 30ean, La Casilla pabilioian, estatuko kirol dantza lehiaketa ospatuko da 10:00etatik 21:00etara; larunbatean azaroaren 29an, Txurdinagako kiroldegian, dantza moderno lehiaketa 10:00etatik 14:30etara, koreografia garaikide tailerra 10:00etatik 14:00etara,  estilo masterclass-a 16:00retatik 20:00etara eta areto dantza masterclass-a 16:30etatik 21:00etara burutuko dira.

Estatuko Kirol Dantza Lehiaketa

Goi mailako dantzarientzat garrantzi handikoa, Espainiako Kirol Dantza Federazioaren estatuko sailkapenerako lehiaketa puntuagarria izango denez gero, bikote parte-hartzaileek kategoria G, F, Gaztea, 2ºT/1ºT, C/B, AN/AI edo Opens-en izena emango dute eta salsa, batxata, tango, txatxatxa, rumba...dantzatuko dituzte.

Horrez gain, zirkuitu autonomiorako (kategoria F eta G bakarrik) txapelketa bat ospatuko da, gizarte dantzari protagonismoa emateko helburuarekin, baita aldiberean dantzan diharduten bikote zenbakiko markak hausteko ere. Azkenik, Espainiako senior latino 2014ko txapeldunek dantza erakusketa egingo dute.

Dantza moderno lehiaketa

Lets Dance elkartearekin batera antolatuta, txapelketa honek lau kategoria desberdin izango ditu, haurrak, gazteak, helduak eta bikoteak, baina horietan guztietan talde eta bikote parte-hartzaileek estilo askeko koreografiak dantzatuko dituzte, “90 urteak” gaiari buruz. Irabazleentzako sariek Urban Dance Factory eskolan ikasteko bekak barne hartuko dituzte.

Estilo masterclass

Lets Dancekin ere antolatuta, aurten estilo klasean Irene Pallarés egongo da gurekin, nazioarteko irakasle ezagunenetariko bat eta Urban Dance Factory-ren zuzendaria, estatuko dantza eskola ospetsuenetarikoa.

Areto dantza masterclass

Danza Doris Palao eskolarekin antolatuta, tango argentinar eta lindy hop klase hauek Ignacio Gil Gómez-ek eta Jesús Terán-ek emango dituzte, hurrenez hurren. Ignacio argentinar tango irakaslea da duela hamabi urtetatik, milonga tangoari arreta berezia jarriz, eta Jesús hogei urte daramatza nazioarteko irakasle bezala.