Harizko musika tresnen inguruko topaketak hemen dira

uriola.eus 2014ko aza. 28a, 11:30

Folk musika, flamenkoa, eragin arabiarrekoa edota oinarriak ipar ameriketan dituena izango dira gaur hasiko den Mila musika haria programaren edizio berriaren protagonistak. Emanaldietara sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte.

Kontzertuen zikloa gaur, azaroak 28 hasiko da, bere errepertorioa folkean eta euskal musikan oinarritzen duen Malenko musika tresna jotzaile hirukotearekin. Malenkoren errepertorioa folk musikan (Klezmerra, Jiga, Tangoa…) eta euskal musikan oinarritzen da. Musika horien sentimendua transmititzeko gaitasun handia duen taldea da.

 

Agenda

- Azaroak 28an,  MALENKO (Folka)

- Abenduak 4, CHAPARRO DE MÁLAGA eta NIÑO CHAPARRO (Flamenkoa)

- Abenduak 5, JAMMAL OUASSINI ENSAMBLE (Musika mediterranearra)

- Abenduak 12 JAMES ROOM / WEIRD ANTIQUA (Musika Amerikarra)