'Lampara Minera 2013' sariaren irabazlea, Jeromo Segura, 'Gau Flamenkoak' zikloan egongo da

uriola.eus 2014ko aza. 27a, 09:50

Huelvako kantaorea Jesus Guerrero gitarra-jotzailearekin eta Antonio Molina 'El Choro´ dantzariarekin arituko da bihar, azaoak 28, 22:00etan, Silken Indautxu hotelean, 'Gau Flamenkoak' deritzon zikloan.

Bilbao 700 Fundazioak jarraipena eman dio zikloari Bilbao Flamenko Jaialdian izandako arrakasta ikusita. Jaialdi horretan omenaldia eskaini zitzaien Paco de Luciari eta El Tortari.

Oraingo honetan, berriz,  'Lampara Minera 2013' saria irabazi zuen Jeromo Segura izango dugu Bilbon, Jesus Guerrero gitarra-jotzailearekin eta Antonio Molina 'El Choro' dantzariarekin batera.

Jeromo Segura Huelvan jaio zen 1979an. Autodidakta hasieran; cantaore izateko zituen ezagupenak eta formak finkatu zituen maisu handien ikasle izanik, hala nola, Naranjito de Trianarena edo Jose de la Tomasarena, besteak beste. Ibilbidea bakarlari moduan egin arren, hainbat herrialdetan izan da dantza-konpainietako figura handiekin:

Concha Vargas, Rafael Campallo, Pastora Galvan, Merche Esmeralda edo Javier Baronekin. Cantaore ospetsuekin ere bai: Jose Merce, Carmen Linares, Jose Menese edo El Lebrijanorekin, baita izen handiko gitarra-jotzaileekin ere: Miguel Ángel Cortes eta Niño de Purarekin esaterako. Duela hamar urte geroztik, Eva Yerbabuena konpainian dihardu. Konpainia horrekin Bilbon izan zen iaz 2013ko Bilbao Flamenko Jaialdian, 'Lampara Minera' saria irabazi eta handik gutxira hain zuzen.

Errepertorio zabala dakar Bilbora Huelvako kantaoreak. Beste artista handi bi datoz berarekin: dantzaria, Huelvako Antonio Molina 'El Choro' . Honek 2006an bere konpainia sortzeaz gain, Israel Galvan, Rafael Campallo, Eva Yerbabuena, Mercedes Ruiz eta Javier Baronen konpainiekin hartu du parte.

Gitarra-jotzailea, berriz, Cadizko Jesus Guerrero. Musikari hau Bilbon izan zen 2012ko Bilbao Flamenko Jaialdian Miguel Povedarekin batera.