Bideo-jokoen berrikuntza guztiak dakartza Fun&Serious Game Festivalek

uriola.eus 2014ko aza. 28a, 08:45

Aurtengoa orain arteko ediziorik handiena izango da, izan ere, eduki gehiago izango ditu eta nazinoartean oso ospetsuak diran txostengileek parte hartuko dute. Aurten, Fun Zone gunearen neurria hirukoiztu egin da, eta jolas-eremu gehiago egongo dira, gaurtik otsailaren 30era bitartean Euskalduna jauregian.

Hurreratzen denak hainbat esperientzia bizitzeko aukera izango du. Bertaratutakoek League of Legends eta Call of Duty bideo-jokoen Methodz, Riocus, Ades, RaDiKal edo Stylex jokalari profesionalen saioez gozetako aukerea izango dute. Gainera, Assassin’s Creed Unity, Just Dance 2015, Minecraft, FIFA 15, NBA 2K15 eta beste hainbat bideo-jokoakaz be gozatu ahal izango dute.

Horrezaz gan, Euskalduna Jauregian, Euskaltel Expo Industry Zone gunea izango da. Eremu horretan, hogei estudio independentek baino gehiagok eta startupek euren proiektuak ikusgai jarriko dituzte, publikoarentzat, hedabideentzat eta inbertitzaileentzat. Microsoften aldetik, Sonia Marzo izango da, Microsoften Ekintzaileen eta Barrikuntza Zentroen arduraduna. Bilbon mentoring saioak antolatuko dituzte ekintzaileekin, talentua topatzeko helburuarekin.

Abenduaren 1ean izango den Iberdrola Talent Day egunean sektoreko aditu nagusiak izango dira, besteak beste, Ray Muzyka, BioWare-ren sortzaileetako bat eta munduan eragin handia daben 100 business angel bat dena, Oscar Clark, Unity Technologieseko ordezkaria edo Raúl Rubio, Tequila Workseko CEO.

Abenduaren 2an, BBVA Mobile Game Day eguna izango da Euskalduna Jauregian, eta han, Trip Hawkins, Electronic Arts eta Digital Chocolate enpresetako sortzaileak parte hartuko du; Peter Molyneux, 22 Cans, Lionhead eta Bullfrogen sortzailea eta Teemu Huuhtaneen, NextGameseko CEO eta sortzailea ere izango dira.

Urteko Joko Seriorik onenen sarietarako deialdia egin da berriro, eta abenduaren 2an Joko Serioei eta Errealitate Birtualaren gaineko kongresua egingo da Euskalduna Jauregian. Besteak beste, Jon Binnie, G2G3ko CTO; Javier Ortizá, Innoarea Game Desing enpresako CEO eta Google Glassen Espainiako lehen Explorerra; Diego Porto, Arloon proiektuaren zuzendaria eta Luis Castillo, NeuroDigital Technologies konpainiako zuzendari eragilea izango dira.                                                                                                   
Guggenheim Museoko auditoriumean mahai-inguru bat izango da abenduaren 2an: Liburutik bideo-jokora. Mahai-inguru horretan Juan Gomez-Jurado, Cesar Perez Gelida eta Lucien Soulban idazleek parte hartuko dute eta Pedro Vallin, La Vanguardiako egunkariko kultura arloko kazetariak moderatzaile lanak egingo ditu.

Aurten oso babesle berezia izango du Fun&Serious jaialdiak: Christian Galvez idazle eta aurkezlea, izan ere, jaialdiaren izaerarekin bat etortzeaz gain, bideo-joko zalea ere bada, eta zenbait bideo-jokoren personaiei ahotsa jarri die.

Abenduaren 3an, Campos Eliseos antzokian izango den Galan, gonbidatu ezagunak izango dira, eta aurtengo irabazleak jakinaraziko dituzte. Bi ohorezko sari ere banatuko dira: batetik, jarduerearen saria; bestetik, Sagarik onenaren saria. Lehenengoa EA eta Digital Chocolate enpresen sortzailea eta sektoreko bultzatzaile handienetako bat den Trip Hawkinsi emongo diote, eta bigarrena, Halo frankizia ezagunari, izan ere, 60 milioi bideo-joko baino gehiago saldu ditu, eta bideo-jokoaren historiako sagarik garrantzitsuenetako bat bihurtu da.

 

‘Fun & Serious Game Festival’

2011. urtean sortu zen, urteko aisialdiko bideojokorik eta joko seriorik onenak saritzeko. Halaber, ekoizle, zuzendari, artista, garatzaile eta bestelakoen lana ere saritu nahi du.

Azaroa bideo-jokoz beteko da ‘Fun & Serious Game Festival’ jaialdiaren laugarren edizioarekin. Europako ekitaldirik garrantzitsuena bezala finkatu da bideo-jokoen jaialdia.

Lehiaketaren helburua bideojokorik onenak saritzea da, aisialdiaren eta joko serioen (Serious Games) ataletan, bideo-jokoetan aplikatutako teknologiak hainbat sektoretan aplikatzen ari direlako, hala nola hezkuntzan, osasunean, aeronautikan edo kulturan.

Sari horiekin, sektorearen inguruan dauden estereotipoak baztertu nahi dituzte, eta industria honek merezi duen aintzatespena eman.