Artikoan Kepa Acerorekin surf egiteko bideo-jokoa

uriola.eus 2014ko abe. 2a, 12:37

hóPLAY nazioarteko bideo-joko independenteen lehiaketak Kepa Acero surflariaren laguntza duen Melting Down bideo-jokoaren aurkezpena hartuko du. Jokoga Interactive enpresa bizkaitarra abentura grafiko honen sortzailea da eta bertan Acero surflaria olatuen bila doa Artiko inguruko bidaia batean.

Alondegiak antolatutako hóPLAY Nazioarteko Bideo-joko Independenteen Lehiaketak Kepa Acero (Getxo, 1980) surflaria eta abenturazalea protagonista den Melting Down bideo-jokoa aurkeztu du. 

Jokoga Interactive enpresa bizkaitarra abentura grafiko honen sortzailea da eta bertan Acero surflaria olatuen bila doa Artiko inguruko bidaia batean. Baina bere belaontzia hondoratu da eta bat-batean, gune polarreko arrantza herri txiki batean agertzen da blai-blai eginda.

Orduantxe jokalariek ezagutu ahal izango dute glaziarren urtze prozesuaren ondorio izugarriak eta hauek lurralde horietan bizi diren pertsonengan duten eragina ezagutu ahal izango dute. Melting Down (ingeleses, urtzen) berotze globalari buruz kontzientziatu nahi duen bideo-jokoa da. 

Kepa Acerok bere itsasontzia berreskuratu beharko du esplorazio, elkarrizketa, objektuen bilduma eta puzzleen ebazpenen bidez. Abenturazalea hondoratzen den arrantza herria pertsonaia sarkastikoez beteta dago eta hauek, elkarrizketa dibertigarrien bidez, aldaketa klimatikoaren ondorioz emandako espezie ezberdinetako migrazioak azalduko dira. Baita gaur egungo ehiza ereduaren ondorioak, besteak beste. 

Bere irudia emateaz gain, Acerok pertsonaiaren ahotsa hiru hizkuntzetara bikoiztu du: ingelesa, gaztelania eta euskara. 

Kepa Aceroren Melting Downa gaurtik, abenduaren 2tik aurrera erabilgarri dago smartphonetako app, tablet eta ordenagailu gehienetan, Appleko App Store edo Androideko Google Markeren esaterako.

 

hóPLAY´14 

hóPLAY Nazioarteko Bideo-joko Independenteen Lehiaketak edizio berri bat egingo du Alondegian, Europako hegoaldean eta estatu mailan indie programazioan erreferente izateko helburuarekin. 

Lehiaketa honen bosgarren edizioa da aurtengoa eta nazioarte mailan bideo-jokoaren sektorean nabarmendu nahi duen ekitaldia da, euskal enpresak zabaltzeko aukera ezin hobea. 

hóPLAY´14k ondorengo urratsak ditu: 

1. Euskal enpresen nazioartekotzea eta sustapena bultzatzea. Kasu honetan, Google eta hilean 45 milioi irakurle dituen Steel Media bideo-jokoen komunikabide espezializatuen talde britainiarraren laguntza dugu. 

2. V. ediziora arte egindako ibilbidearen balantzea egin. Sektorearen egoera ezagutzeko atzera begirada egitea eta egungo argazki bat egitea. Euskadin sektorearen jatorria eta bere errealitatea erakustea da helburua. Azken urte hauetan gauza asko egin dira sektorean Euskadi mailan eta hóPLAYk sektore hau eta ekintzaileak bultzatzeko balio izan du.