2014/12/04 19:00

Mahai ingurua: 'Kultura ondare bizia'

Mahai ingurua: 'Kultura ondare bizia'
Euskadiko Artxibo Historikoa, Abando - Indautxu

Hezkuntza sailburuorde Arantza Aurrekoetxeak moderatuko du 'Kultura ondare bizia' izeneko mahai ingurua. Partaide izango dira Koldo Saratxaga (Ner Group ekimeneko sustatzailea), Aizpea Goenaga (Etxepare Institutuko zuzendaria) eta Ander Manterola (Labayru Ikastegia).

Mahai ingurua "gure inguruari bestela begiratzeko gonbidapena" da. Kulturak eta kultura ondareak norbanakoari zein gizarteari begira daukaten garrantziaren gaineko ikuspegia zabaldu nahi du, eta eztabaida sustatu euskal gizartean. 

Hitzordua abenduaren 4an izango da, osteguna, Euskadiko Artxibo Historikoan (Maria Diaz de Haro 3) 19:00etan.