URIOLA ere '.eus' da

uriola.eus 2014ko abe. 3a, 09:05

Atzodanik da uriola.info URIOLA.EUS eta horrela izango da aurrerantzean ere. Beste eragile askok bezalaxe, guk ere. '.eus' domeinuarekin bat egin dugu. Erabiltzaileari eragozpenik ez sortzeko, bi helbideak indarrean egongo dira, eta gure helbide zaharra klikatzen duena automatikoki iritsiko da gure helbide berrira.

Puntueus Fundazioak '.eus' kide guztiekin ekitaldi berezia antolatu du gaur eguerdian Bilbon. 1.000 domeinu berri baino gehiagori ongietorria emango zaie bertan. Hala, "gure komunitatea indartuko dugu eta .eus kide guztiekin argazkia aterako dugu, zurekin bereziki, euskal online mundurako hain garrantzitsua den momentuaren oroigarri gisa", adierazi du fundazioak.

Ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariak eta Josu Waliño Puntueus Fundazioko zuzendari nagusiak parte hartuko dute, besteak beste.

Hitzordua gaur, 12:00etan, EiTBren Multibox Aretoan (Basurtuko Kaputxinoak 2) izango da.