Klima aldaketak Himalayan duen eragina argazkitan

uriola.eus 2014ko abe. 12a, 09:35

Glaciar Works: Rivers of Ice du izena Indautxuko metro geltokian ikusi ahalko den argazki erakusketak. David Breashears eskarmentu handiko alpinista eta errealizatzailearen lana da.

Zinemagilea, esploratzailea, idazlea eta alpinista da David Breashears. Gaur eguerdian inauguratuko du Breashears berak Indautxuko geltokian paratutako argazkien erakusketa. Mendi Film jaialdiaren baitan. Klima aldaketa Himalayan eragiten ari den ondorioak ikus daitezke bertan.

Zineman 40 proiektu baino gehiago egin ditu David Breashearsek, besteak beste “Seven years in Tibet” (Zazpi urte Tibeten) eta “Cliffhanger”, baita “Bandera Roja” saritua ere. 1983an zuzeneko lehen irudiak transmititu zituen Everest mendiaren gailurretik. Zinemako lan horiengatik lau Emmy sari jaso ditu bere ibilbidean.

GlacierWorks GKEaren sortzaile eta zuzendari eragilea ere bada. Irabazi asmorik gabeko erakunde horren asmoa da artearen, zientziaren eta abenturaren bidez jendea sentsibilizatzea, klima aldaketa Himalaya Handian sortzen ari den ondorio larriez.

Erakusketan munduko argazkilaririk onenetako batzuen irudiak erakusten dira, gaur egungoak eta artxibokoak, egiaztatzeko ezarian-ezarian glaziarrak desagertzen ari direla. Erakusketa Kopenhagen erakutsi zen lehen aldiz, Nazio Batuek klima aldaketari buruz eginiko Biltzarraren atarian, eta, ondotik, New Yorken, Londresen, Beijingen, Trenton eta beste hainbat hiritan.

 

Mendi Film Festival